Zer dago non?

jueves, 2 de julio de 2009

Zer da Abatar bat? Qué es una avatar?

Avatar hitza (blog honetan ABATAR). Hainbat esanahi ditu. Jatorrizko erabileran eta hinduismoaren esparruan, avatar bat jainko baten lurreko gizakundea da. Mitologian hainbat pertsonaia daude, avatar deitu ahal diegunak. Grezia klasikoan, Hermes jainkoa izan daiteke avatar baten funtzioa hobekien ilustratzen duena. Bera zen gizakiei jainkoen borondatearen berri ematen ziena eta gizakien erreguak Greziako jainkoei helarazteaz arduratzen zena.

La palabra avatar (en este blog ABATAR). Tiene varios significados. En su uso originario y en el marco del hinduismo, un avatar es la encarnación terrestre de un dios. En la mitología existen varios personajes que podríamos considerar avatares. En la Grecia clásica, tal vez sea el dios Hermes el que mejor ilustre cual es la función de un avatar. Él era el encargado de traducir a los humanos la voluntad de lxs diosxs y de hacer llegar las suplicas de los humanos a las deidades griegas.

Hermes zen jainkoen hizkuntza eta gizakien hizkuntza ezagutzen zituen bakarra. Hilkorrek ezin zuten jainkoen hizkuntza ikasi ez ulertu, eta horregatik zen hain beharrezkoa ITZULPENA. Horrela, avatar bat bitartekari bat dela esan dezakegu; elkar ondo ulertzen ez duten bi errealitateren arteko lotura posible egiten du.

Hermes era el único en hablar el idioma de las deidades y conocer el lenguaje humano. Las personas mortales no podían aprender ni entender el idioma de las divinidades y por ello era tan necesaria la TRADUCCIÓN. Así un avatar puede entenderse como un intermediario que pone en conexión dos realidades distintas que no se comprenden muy bien entre si.


Orainaldira itzuliz, esango dugu avatar kontzeptuak arrakasta handia eduki zuela rol jokoetan eta gaur egun jainkoez eta mitologiez oroitu gabe erabiltzen ditugula avatar delakoak. Egun, avatar bat messengerreko gure nik-ean gure aurpegia ordezkatzen duen irudia izan daiteke, edo facebook-ean gure argazkiaren ordez jarri dezakeguna. Irudi bat erabiltzen dugu, inor konturatu gabe zibermunduan sartzeko ;).

Volviendo al presente, diremos que la idea del avatar triunfó en los juegos de rol y que hoy hacemos uso de los avatares sin acordarnos ni de las deidades, ni de mitologías. Hoy un avatar puede ser una representación grafica que sustituye nuestra cara en nuestro nikname en el messenger o que puede sustituir nuestra foto en faceboock. Usamos una imagen que viaje en nuestro lugar y colarnos en el cibermundo sin ser descubiertas ;).

Gure avatar-ak bi adiera horien artean daude. Hemen avatar-ak neska gazte eta ikerlariak dira. Galdetzea gustatzen zaie, inguruko jendeari pentsaraztea eta abentura bilatzen dute. Ikerketaren gaia: Emakumeok jasaten dugun indarkeria.

Nuestras avatares se encuentran entre estas dos acepciones. Aquí las abatares son chicas jovenes e investigadoras. Chicas a las que les gusta preguntar, hacer pensar a la gente que les rodea y que busquen una aventura. El tema de la investigación: la violencia que vivimos las mujeres jóvenes hoy.

Galderak guk emango dizkizuegu, hemen erantzun dezakezue edo paperean (beste post batean azalduko dizuegu ondo galderena). Galdera propioak ere egin ditzakezue. Helburua: Zuen kabuz ikusi zer gertatzen den indarkeria horrekin eta nola eragiten digun.

Las preguntas os las facilitaremos nosotras, podeis contestar directamente aquí o en papel (en otro post explicaremos bien lo de las preguntas). También podéis hacer preguntas propias. Objetivo: descubrir por nosotras misma qué ocurre con esa violencia y cómo nos afecta.
Beno, ABATAR bat izan nahi duzu?

Irudi bat eta izen bat aukeratu ditzakezu eta ikerketa hasi ;)


Bien, te apetece ser una ABATAR?

Puedes elegir una imagen y un nombre y comenzar con la investigación ;)