Zer dago non?

lunes, 28 de junio de 2010

Eraso bat Andoainen. ERASORIK EZ ERANTZUNIK GABE!!



Tamalez berriro ere, indarkeri sexista kasu berri baten aurrean gaude. Azken asteburu honetan Andoiango neska gazte batek, juerga ohean lasai lasai bukatu beharrean, ospitalean bukatu du . Bortxatua eta jipoitua izan ondoren esnatu zen han.

Kasu askotan ez gea enteratzen, kasu honetan bai izan dugu eraso honen berri. Emakume gazteentzat gaua eta juerga askotan horrela bukatzen da. Mutil askorentzako, gauetan tabernetan edo kaleetan dauden emakumeak haragi zati hutsak dira. Ia neska gazte guztiek bizi izan dituzte eraso txikiak, gaueko 3retan izutzen gaituzten "piropoak", irainak, ipurdi ikutuak eta erasoak. Zergatik emakume askorentzat parranda, gaua eta kalea bataila bilakatzen dira?


Guk argi daukagu, ez da kasu isolatu bat. Ez da izan erotuta dagoen gizon bat, tamalez, gehiegietan gertatzen da eta erasotzaileak burutik oso sano daude. ia gehienetan Emakumee gazteek oso ohituta gaude gauetan, tabernetan, festetan, kaleetan eraso sexista txikietara. Batzutan kasu txiki horiek kasu latzetan bilakatzen dira, Andoain kasu. Baina denetan arazoa berdina da: Sexismoa!!

ERASORIK EZ ERANTZUNIK GABE
Indarkeriaren aurkako blog hontatik eta Berdinsareatik gure besarkada beroena Andoaingo Emakume Gaztearentzako eta bere senideentzako.