Zer dago non?

sábado, 20 de noviembre de 2010

Paloma Pájaro. "Quédate día feliz"

Lehenengo esperientzia! Eskerrikasko! Luze-luzea gainera! ;)

Bueno ba, hamen neria. Izena: lagun batzuk. Herria: Euskal Herria.

Geure herriko jaietan geunden, gazteen eguna zen, eta parrandan genbiltzan kuadrilakoak. Txosna gunean, kontzertu batekin gozatzen. Tipo bat gerturatu zen kuadrilako batengana baboseoan, edozer esanaz (zeukan mozkorrarekin, zer esaten zuen ere ezin genion ulertu). Kuadrilakoak ez zion jaramonik egin. Beste bi aldiz etorri zen berdin. Laugarren aldian, bakean uzteko esan genion. Nahikoa zela. Ez genuela berarekin berba egiteko gogorik, eta argi utzi geniola hori, beraz, lagatzeko parranda lasai botatzen. Antza, horrek "mindu" egin zuen tipoa, eta baita bere beste bi lagunak ere. Esan genien nahikoa zela. Uzteko bakean. Ez zuten ulertu. Tentsioa nagusi. Nik, diplomatika modura edo, berriz errepikatu nien bakean lagatzeko. Azaldu nien nola bizi izan genuen guk tipo hura lau aldiz guregana etorri izana, eta ez geniela ezer zor, ez genuela eurekin egoterik nahi eta hori dena.

Orduan, lehenago gerturatutako tipoa ez, bere lagun bat, oso modu bortitzean hasi zitzaidan esaten, oker genbiltzala. Arazo bat genuela, uste genuela mugimendu bategandik diskriminatuak geundela eta horregatik jokatzen genuela horrela. Hori ez zela feminista izatea. Geu ari ginela diskriminatzaileak izaten, eta mutilei amorrua geniela (tokatelas!!!). Hori entzunda, berarekin eztabaidatzeak ez zigula pena merezi edo horrelako zerbait esan nion, eta alde egin genuen hortik. (bai, badakit eurek zirela alde egin behar zutenak).
Txosna baten albora joan ginen, trago bat eskatzen hasi, eta ohartu ginen tipoak gure atzetik etorri zirela, gu geunden lekura. Ez genien kasurik egin. Kuadrilako bat tragoak eskatzen hasi zen, eta niri diskriminazioari buruzko klasea eman zidana bere alboan jarri zen barran, berari begira-begira. Guk paso.
Baina halako batean, ni gauza baten bila, geunden lekutik beste txosna batera nindoala, sumatu nuen norbait zerbait esaten ari zitzaidala albotik. Begiratu, eta hasierako tipoa aurkitu nuen, niri japo bat botatzeko keinua egiten, garrasika esanaz, horixe, japo bat botako zidala eta botako zidala. Orduan, diplomaziak trogloditentzat ezertarako balio ez duela guztiz baloratuta, berarengana joan eta demasak esan nizkion. Beraiekin gauzak onean konpontzen ahalegindu ginela esan nion, ez zutela ezer ulertzen, eta hemen arazoa ez ginela gu, baizik eta beraiek. Gune horretan ez zirela horrelako jarrerak onartzen, eta Txosna-gunetik kanporatuak zeudela. Bitartean, ni beregana oldartu nintzenean, kanporatuak zeudela esan aurretik, beste lagunak (diskriminazioetan adituak) ostikada bat eman zion musika ekipoko bafle bati (baflea abollatu zuen).

Gure inguruak nahiko ondo erantzun zuela esan daiteke, eta denon artean bota genituen gunetik.
Gauean zehar beste zenbaitetan igaro ziren txosna gunetik, tragoak ateratzen ere ahalegindu ziren, eta behin paretik pasata, kristalezko edalontzi bat ere jaurti zuten txosna gune erdira. Gerora, gaztetxetik ere bota behar izan genuen.
Jakin dugunaren arabera, hurrengo egunean, txosnetara agertu ziren arratseko bostetan, jai-batzordeko norbaitekin hitz egin nahi zutela esanaz. Barkamena eskatzera joan omen ziren, drogak eskusa modura jarrita, baflea konpontzeko kontzertuak antolatuko zituztela euren herrian, eta horrelakoak esanaz. Guk, erasotu modura, ez dugu barkamenik jaso. Horrekin ez dut esan nahi barkamenik espero dugunik, ez eta ezer barkatzeko daukagunik. Bakoitzak bere modura jokatzen du, hortik aurrera, bakoitzari dagokiona erantzuten zaio. Gaizki egindakoaren damua ez da horren berandu iristen, benetan uste baduzu, zerbait gaizki egin duzula. Baina noski, beraiei galdetuz gero, erasotua ez zen gutako inor izango; baflea biktima.

Beldur Barik, I.Jaialdia!



Egutegian jarrita badago ere, berriz gogorarazi behar dugu... hurrengo larunbata, 27, Bilbon izango den jaialdia!!!! Animatu eta parte hartu!

Hemen spot-a!!!

martes, 16 de noviembre de 2010

BADATOR AZAROAK 25-A! Zure txanda da!


Urtero bezala Azaroaren 25a gero eta gertuago dago, eta horren aurrean gero eta gehiago dugu esateko!

Indarkeria sexista jasaten jarraitzen dugulako, eta nazkatuta gaudelako! Baina baita ere indarkeria sexista horri aurre egiten badakigula erakusteko!

  • Parrandan lagunekin atera zarela eta baboso bat gainetik kendu ezin ibili zarela? Aurre egin diozula?
  • EZETZ esan ostean, ulertzea kostatzen zaien horietako batean aurrean izan zarela?
  • Bazterketa sentitu duzula emakume izanagatik bakarrik? Kirolean, etxean, klasean...
  • Pelikula, publizitate kanpaina, telesail, aldizkarietan emakumeen irudiaz nazkatuta zaudela? Salatu nahi duzula?
  • ...
Hemen duzu aukera bat, zure bizipen, eraso, jazarpen sexistak kontatzeko, eta horiei nola aurre egin diezun, edo nola aurre egingo zenieken adierazteko!
Berdintasunaren bidean, asko dugulako esateko...

Kontatu eta zabaldu bizipen horiek, hemen bertan kontatuta edo avataresberdintasuna@gmail.com -era email bat didalita!

lunes, 15 de noviembre de 2010

Aukera bikaina!

Adi gazte!!
BeldurBarikLehiaketaTolosan!!

BeldurBarik gazteei zuzendutako arte lehiaketa bat da. Euskadi mailan lehiaketa antolatu zuten eta orain Tolosari tokatzen zaio.
Edozein arlotako lanak aurkeztu daitezke!!
Gaia: Emakumeen aurkako indarkeria + Artea.
Sariak: 500 euroko sari bat eta 250 euroko bi sari.
Jasotzen diren lanen artean aukeraketa bat egingo da eta abenduaren 17an Leidorren egingo den Jaialdian erakutsiko dira.
Animatuuuu!!!!
Oinarriak hemen daude/
Entregatzeko epea/: Azaroaren 30a/
Informa zaitez!! Jarri gurekin harremanetan
Deitu: 943 670383

SareZozialetan ere bagaude
Tuenti:
Trianguloan Berdin Berdin
Zazpitan Triangulon

Facebook:
Orria: tlsbat (Tolosa-Berdintasuna, Gizartea eta Kultura)
Perfilak: Zazpitan Triangulon
Tolosa Berdintasuna
Informazio Orokorra: http://www.beldurbarik.org